MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Elkartean-ek (Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea), desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatu, defendatu eta horien aldarrikapen-ekintzak burutzeko plataformak, azaroaren 25a, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, indarkeria matxista jasaten duten eta desgaitasun fisikoa duten emakumeei zuzendutako esku-hartzea hobetzeko lan egitea aldarrikatzen du.

Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren 6. artikuluak (Desgaitasuna duten emakumeak) aitortzen du desgaitasuna duten emakume eta neskatoek diskriminazio mota ugari jasaten dituztela.

Horren harira, esan dezakegu sistema ez dagoela prestatuta indarkeria matxistak eragindako egoerak jasaten dituzten desgaitasun fisikoa duten emakumeei kalitatezko arreta emateko:

 

  • Profesionalek ez dutelako beharrezko informazio eta prestakuntzarik egoera horiek hauteman, emakumeari laguntza eskaini eta egoerak konpontzeko. Gehienetan, emakumeok ez garelako konturatzen jasaten ari garena ez dela gure desgaitasunak eragindako egoera, baizik eta emakumea izateak eragindako egoera.
  • Patriarkatuaren kulturarekin eta desgaitasuna duten emakumeen irudi sozialarekin lotutako zapalkuntza-faktoreek bat egiten dutelako gugan, eta horrek indarkeria mota guztien aurrean zaurgarritasun handiagoa bizitzera garamatza.
  • Ez direlako ezagutzen zer indarkeria-mota jasaten ditugun, besteak beste, indarkeria pasiboa edo zaintzarik eza, eta bizi garen edo joaten garen erakundeetan jasaten dugun indarkeria.
  • Gure kontakizunari sinesgarritasun txikiagoa ematen zaiolako, tratu txarrak adierazteko zailtasun handiagoa dugulako edo komunikazio-kode desberdinak ditugulako.


Horregatik, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egun honetan, honako hau aldarrikatzen dugu:

 

  • Desgaitasun fisikoa eta organikoa duten eta indarkeria jasaten duten emakumeek duintasunaren, askatasunaren, aukera-berdintasunaren eta eskubide-berdintasunaren printzipioetan oinarritutako arreta izatea.
  • Eta horretarako, ekitatea hartu behar da oinarritzat, emakumeen parte-hartzearekin, emakumeak erabakiak hartzerakoan subjektu aktibo izanik, haien autodeterminazioa errespetatuz eta prozesuaren fase bakoitzean bakoitzak behar dituen laguntzak eskuratzeko erraztasunak emanez, modu jarraituan, koordinatuan eta beren egoerara etengabe egokituta.


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago