MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

elkartuk bere 40 urteko gizarte eraldaketaren alde egindako lana jasotzen duen liburua aurkeztu du

elkartuk bere 40 urteko gizarte eraldaketaren alde egindako lana jasotzen duen liburua aurkeztu du

elkartuk bere 40 urteko ibilbidearen mugarri nagusiak bilduma liburu batean jaso ditu elkarte mugimenduak Gipuzkoan gizartea eraldatzeko izan duen eragina ikustarazteko.

Liburuaren kontakizuna, “elkartu 40 urte, elkarte mugimenduaren bidez gizarte eraldaketa istorioa” izenburuarekin, Miren pertsonaiaren bidez egiten da. Miren gurpildun aulkian mugitzen den pertsona da, elkarturekin batera hazi dena, eta elkarte mugimenduaren bilakaera gertutik ezagutu duena. 40 urte hauetan Gipuzkoar gizarteak bizi duen gizarte eraldaketaren lekuko izan da.

1970. hamarkadan du abiapuntu, eta etorkizunari begira amaitzen da. Tartean, desgaitasun fisikoa zuten pertsonen errealitatearen berri ematen da; elkartu sortu aurretik eman ziren urratsak jasotzen dira; elkartea eratzeak izan zuen garrantzia nabarmentzen da; mugarri nagusien garrantziaz hitz egiten da; eta Gipuzkoako eraldaketa sozialean eragiten jarraitzeko etorkizuneko erronkak identifikatzen amaitzen da bilduma.

Kontakizunaren osagarri, elkarturen ibilbidean zeresana izan duten pertsonen testigantzak jaso dira elkarrizketa edota iritzi artikuluen bidez. Federazioaren presidente eta langileen, erakunde publikoetako ordezkari eta langileen edota desgaitasuna duten pertsonen mugimenduarekin bat egin duten ekintzaileen hitzak aurki ditzakegu.

Bilduma liburua gure webgunean dago eskuragarri, eta bertan bere atal desberdinak jaitsi daitezke. Gure iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzera gonbidatzen zaituztegu!

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika