MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Elkarteanek gidaliburu bat argitaratu du desgaitasun fisikoa duten eta indarkeria matxista jasaten duten emakumeei laguntzeko

Elkarteanek gidaliburu bat argitaratu du desgaitasun fisikoa duten eta indarkeria matxista jasaten duten emakumeei laguntzeko

Elkarteanek, Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzaileak, gidaliburu bat argitaratu du indarkeria matxista jasaten duten emakumeei beren burua halakotzat hartzen eta laguntza eskatzen laguntzeko eta haiei ematen zaien arreta hobetzeko.

Desgaitasun fisikoa duten emakumeen familientzako eta laguntza-sareentzako eta parte hartzen ari diren elkarteentzako ere bada dokumentua, baita arretaren arloan lan egiten duten profesionalentzako ere.

 Desgaitasun fisikoa dugun emakumeek eta neskatoek “talde sozial isolatu eta ikusezin bat osatzen dute. Talde horrek mota guztietako murriztapen eta mugei aurre egin behar izan die, desberdinkeriaz tratatua izan da luzaroan eta babesgabetasun politikoa jasan du”.

 Hori dela eta, gidaliburuan adierazle batzuk azaltzen dira, desgaitasun fisikoa duen emakume bat indarkeria matxista jasaten ari den hautematen laguntzeko; indarkeria hori, abusu edo abandonu bidezko indarkeria izan daiteke, edozein erasotzailek eragin dezake, leku publikoetan zein pribatuetan.

 Dokumentuaren beste atal batean, gomendio orokor batzuk proposatzen ditugu indarkeria matxista bizi duten emakumeei laguntzeko: beren etorkizuna erabakitzeko eta komunitatean modu aktiboan parte hartzeko eskubidea bermatzea esaterako, baliabide, zerbitzu eta espazio guztiak eskuratzeko aukera emanez, beren indibidualtasuna errespetatuz eta emakume horiekiko duten gizarte-pertzepzioa aldatuz.

Gida HEMEN deskargatu daiteke.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago