MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Elkartean-ek alderdi politikoei desgaitasuna duten pertsonen eskubideak betetzeko konpromisoa har dezaten eskatu die

Elkartean-ek alderdi politikoei desgaitasuna duten pertsonen eskubideak betetzeko konpromisoa har dezaten eskatu die

Elkartean-ek, Euskal Autonomia Erkidegoko Desgaitasuna duten Pertsonen Konfederazio Koordinatzaileak, 28 proposamen jasotzen dituen txostena prestatu eta uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politiko guztiei helarazi die. Txostena datorren legealdirako bide-orria da, eta oinarrian, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Nazio Batuetako Hitzarmena dago, eta noski, bertan aitortzen diren eskubideak.

16.000 bazkide baino gehiagorekin, Elkartean Euskal Autonomia Erkidegoan bizi eta desgaitasun fisikoa duten pertsonen Konfederazio Koordinatzaile erreferentea da. Hiru lurraldetan du ordezkaritza beste horrenbeste elkarterekin (Eginaren eginaz, Araba; elkartu, Gipuzkoa; eta Fekoor, Bizkaia) eta bere betebeharra da bazkide guztien bizimodu independentea garatzeko eta partaidetza aktiboa sustatzeko aukera berdintasuna zein irisgarritasun unibertsala bermatzea.

Datozen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen aitzakiarekin, Elkartean-ek txostenaprestatu eta uztailaren 12ko hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politiko guztiei (EH Bildu, Elkarrekin Podemos, Equo Berdeak, PNV, PSE-EE, PP-Ciudadanos y Vox) helarazi die. Bertan, datorren legealdian kontuan hartzeko 28 proposamen jasotzen dira, hain zuen, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Nazio Batuetako Hitzarmenak beregain hartzen dituenak.  

Neurri zehatzak eskatzen dira dokumentuan, besteak beste, non, nola eta norekin bizi nahi duten erabakitzeko eskubidea (Bizimodu Independentea); inguru, prozesu, ondasun, produktu eta zerbitzu guztiak pertsona ororen esku egotea (Irisgarritasun unibertsala); lan-merkatu eta lan-inguru ireki, inklusibo eta irisgarriak bideratzea (Enplegu arrunta); hezkuntza-eskaintza inklusibo eta irisgarria (Hezkuntza); gizonezkoen eskubide berdinak izatea (Emakumea); eta, diskriminaziorik gabe osasun-maila gorenaz gozatzeko aukera izatea (Osasuna).

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan parte-hartuko duten alderdi politikoentzat prestatu duten dokumentuaz gain, Konfederazio Koordinatzaileak kanpaina abiatu du sare sozialetan “txostenak jasotzen dituen proposamen eta aldarrikapenak gizarteratzeko”. Sei ilustrazio, jarduera-lerro bakoitzeko bat, eta animazio laburra prestatu dituzte euren eskubideak publiko egiteko. Txostena ezagutzeko interesa duten pertsonek, berriz, www.elkartean.org webgunean daukate ikusgai. 

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika