MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Elkarte aldizkariaren ale berria: Desgaitasuna duten pertsonen eskubideetan Covid-19ak izandako eragina

Elkarte aldizkariaren ale berria: Desgaitasuna duten pertsonen eskubideetan Covid-19ak izandako eragina

COVID-19ak eragindako krisialdi sanitario, sozial eta ekonomikoak areagotu egiten ditu eguneroko bizitzan desgaitasun fisikoa dugun pertsonok ditugun zailtasunak, gabeziak eta desberdinkeriak. Gure bizitzako esparru guztietan are eragin handiagoa dute, ahal bada, krisialdi honen ondorioek, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioan aintzatetsitako gure eskubide guztien berme faltaren testuinguruan.

Horregatik guztiagatik, Elkarte gure aldizkariaren ale hau monografikoa da, COVID-19aren krisialdi sanitario, social eta ekonomikoak desgaitasun fisikoa duten pertsonengan duen eraginari buruzkoa. Era berean, Elkartean erakundeak instituzioetan eragin eta horiei gure aldarrikapenak helarazteko gauzatzen duen jardueraren bidez EAEn eta lurralde bakoitzeko erakundeetan egiten ditugun proposamen eta konponbideak aztertuko ditugu. Horretarako, administrazio publiko eskudunei jakinarazi dizkiegu (berariazko komunikazioen bidez eta ordezkaritza dugun foro eta parte-hartzeko guneetan, hala nola Elkarrizketa Zibilerako Mahaian), eta baita uztailaren 12an EAEn egin ziren hauteskundeetan parte hartu zuten alderdi politikoei ere.

Elkarte aldizkarian sartu!

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika