MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Elgoibarko eraikinak eraberritzeko dirulaguntzak

Oinarri hauen xedea da, bizitegietarako Elgoibar udalerriko eraikinak eraberritzeko obrak egiteko dirulaguntzak arautzea, horien artean igogailuak instalatzeko laguntza ematea du helburu.

Batik bat, alde zaharreko etxebizitzen eraberritzea sustatu nahi da; izan ere horiek, nagusiki egurrezko egiturak dituzte, eta duten eitearen ondorioz, zaila egiten da irisgarritasuna bermatzen duten elementuak instalatzea.

 

Oinarri hauek bost dirulaguntza lerro aurreikusten dituzte:

1. Oin berriko igogailua instalatzea.

2. Teilatua eraberritzea.

3. Egitura sendotzea.

4. Fatxada eraberritzea.

5. Eraikinaren instalazio elektrikoa osoki berritzea.


Deialdia argitaratu ondorengo egunetik urte bereko azaroaren 11ra emandako baimena duten obrak, lagunduko dira diruz. Gainera, laguntza hauek Udalerriko hiri lurzoruaren barruan dauden bizitegietarako eraikinentzat izango dira eta baldintza batzuk bete beharko dituzte. Berariaz, dirulaguntza hauetatik kanpo geldituko dira Udalaren baimena lortu ez duten obrak, eta ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten laguntza eskaerak.


Dirulaguntza emateko irizpidea ondokoa izango da: eskaera aurkezteko hurrenkera kronologikoa. Horretarako, eskaera behar bezala bete, eta dokumentazio guztiarekin batera, Udaleko Sarrera Erregistroan aurkeztuko da. Dirulaguntzak aurrekontuko estaldura dagoen bitartean emango dira.

 

Dirulaguntza bakoitzarentzako zenbatekoa diruz lagun daitekeen gastuaren ehuneko baten bidez ezarriko da, gehienezko zenbateko batekin. Igogailuaren instalakuntzaren kasuan, diruz lagun daitekeen gastuaren % 25a izango da, gehienez ere, 10.000 €-ko zenbatekoarekin.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika