MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

EGABen irizpena desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunerako programak arautzen dituen Dekretuaren harira

Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunerako programak eta zerbitzuak nahiz Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzeko dekretu-proiektuak desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunerako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez Eusko Jaurlaritzak eman ditzakeen laguntza-programak eta zerbitzuak arautzen ditu.

EGABek hurrengo gogoeta egiten du Dekretuaren edukia aztertuta: "Arauan desgaitasuna duten pertsonek enplegu arrunta lortzeko laguntza ez da nahikoa. Orokorrean, hala gertatu ohi da talde horretara bideratutako enplegu-politika aktiboetan.

Azkeneko urteetan, Euskadin desgaitasuna duten pertsonentzat enplegu-programek ia esklusiboki enplegu babestua eta EZBen jarduera bultzatzea erabaki dute. Modu horretan, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Nazio Batuen konbentzioak 27. artikuluan eta EAEn desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatu arruntean sartzeko planak (2004-2006) edo 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiak berak xedatutakoa baztertu da. Azkenekoaren arabera, enplegu arrunta lortu eta horretan jarduteko desgaitasuna duten pertsonen tasa hobetu behar da (D-3 gidalerroa).

Nahiz eta Eusko Legebiltzarrak 2017ko martxoaren 16an aho batez onartutako erabakian Jaurlaritzari desgaitasuna duten pertsonek enplegu arruntera iristeko neurriak hartzea eskatu zion, aurkeztutako proiektu-dekretuak, horiek kontuan hartzetik urrun, bakarrik enplegu babestua bultzatzeko eta jarduera iraunkor izateko neurriak finkatu eta indartzen ditu.

Enplegu arruntaren modalitatean desgaitasuna duten pertsonen lan-integrazioa sendotu beharko litzatekeelakoan gaude, betiere bidezkoa denean eta, noski, beste modalitate batzuk (enplegu babestua edo enplegua laguntzarekin) baztertu gabe. Nolanahi ere, azkenekoak formula egokiagoak izan daitezke behar-profil jakinetarako (desgaitasun intelektuala edo garapen-desgaitasuna duten pertsonak ala gaixotasun mentala ageri dutenak, batik bat)".

Bestalde, diru-laguntzen zenbatekoari dagokionez:  "Lan-merkatu arruntean sartzeko 10. artikuluan (kontrataziorako laguntzak) eta 17. artikuluan (lanpostuak egokitu eta hesiak deuseztatzeko laguntzak) aurrez ikusitako diru-laguntzen zenbatekoa ez da nahikoa, beraz, helburua hutsaldua gelditzen da: diru-laguntzak kontratazioan palanka gisa jardutea. Lanaldi osoan kontratu mugagaberako eta lanpostuan moldapen-neurriak ezartzeko diru-laguntzak egiazko pizgarri modura jarduteko ez dira proportziokoak. Beste gai bati eutsiz, harrigarria da zenbateko horien eta dekretuak arautzen dituen gainerako diru-laguntzetarako zenbatekoen arteko aldea. Ildo horri jarraiki, berriz errepikatu nahi dugu lan-merkatu arruntera eta merkatu babestura iristea sustatu nahi denean, arauan tratua desberdina dela".

Bestalde, "EZBen Euskal Erregistroa beste arau batean sortu eta arautzearen aukera balioztatu beharko litzateke. Gure ustez, dekretu honek politikak, neurriak, laguntzak, pizgarriak eta babesak arautzeari erreparatu beharko lioke Nazio Batuetako konbentzioaren 27. artikulua betetzeko, erregistroa bezalako hain gai zehatz eta administratiboa alde batera utzita. Nolanahi ere, bigarren mailakoa delakoan gaude eta desgaitasuna duten pertsonen enplegu-modalitate batera mugatzen da".

Beraz, elkartu-k eta Elkartean-ek (Euskal Autonomia Erkidegoko Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Konfederazio Koordinatzailea) azaldu duten posizionamiendua berresten du EGABek, hau da, Dekretu hau ez datorrela bat desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Nazio Batuen konbentzioarekin.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika