MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Donostia-Biarritz autobusa irisgarria ez dela salatu du elkartuk

Donostia-Biarritz autobusa irisgarria ez dela salatu du elkartuk

Donostia eta Biarritz lotzen dituen autobus zuzenak beharrezko irisgarritasun unibertsal-baldintzak betetzen ez dituela salatzeko zuzendu zaio elkartu (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) Donostiako Udalari, hainbat kexa jaso ondoren.

Horrela, ibilgailuak ez du mugikortasun murriztua duten pertsonentzako sarbide-sistemarik, eta ondorioz, biztanleriaren zati bati diskriminazio egoeran uzten zaio, zerbitzu publiko bat gainerako pertsonekin aukera berdintasunean erabiltzeko eskubidea urratzen bait zaio.

Egoera honen aurrean, elkartuk garraio publikoaren irisgarritasun unibertsaleko baldintzak bermatzea eskatzen duten araudi desberdinak, eta kasu honetan zerbitzua ezarri aurretik bete beharrekoak ere, ekarri ditu gogora.

Hortaz, Donostiako Udalari, mugaz gaindiko erakundeekin lankidetzan, Donostia eta Biarritz lotzen dituen autobus linearen irisgarritasun gabezia larriak konpontzeko eta beharrezko neurriak hartzeko eskatu zaio, pertsona guztiek, salbuespenik gabe, zerbitzu publiko hori baldintza berdinetan erabiltzeko aukera bermatzeko.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika