MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Desgaitasuna, Eskubideak eta Inklusioa, elkartuz Nazioarteko Kongresua

Desgaitasuna, Eskubideak eta Inklusioa, elkartuz Nazioarteko Kongresua

2019an 40 urte bete dira elkartu sortu zenetik. Eta ospakizunaren harira, “Desgaitasuna, eskubideak eta inklusioa elkartuz Nazioarteko Kongresua” antolatuko dugu 2019ko azaroaren 7an eta 8an Donostiako Kursaalen.

Nazioarteko Kongresua Donostiako Kursaalen egingo da, azaroaren 7an eta 8an, eta azkeneko hiru urteetan Tabakalerako Kutxa aretoan antolatu dugun jardunaldia ordezkatzera dator.

Bi egunez, desgaitasunaren esparruan adituak diren Euskal Herriko, Espainiako eta atzerriko pertsonak izango ditugu gure artean. Giza eskubideen ikuspuntu batetik ariko dira, esperientzia aberasgarriak eta euren ezagutza gurekin partekatuz. Sinetsita gaude Nazioarteko Kongresuak gure ezagutza areagotzen lagunduko duela, eta eragina izango duela elkartea sortu zenetik sustatzen gabiltzan gizarte eraldaketa politikak garatzen.

Kongresuan zehar eztabaida mahaiak egongo dira, eta jarraian zehazten ditugun lau gaiak landuko dira: irisgarritasun unibertsala, hezkuntza inklusiboa, lan arrunta eta Bizimodu Independentea. elkartuk ere parte hartuko du, elkarte mugimenduaren ibilbidea jasotzen duen eta 40 urte hauetan protagonista izan garen mugarri nagusiak biltzen dituen ponentzia batekin.

Informazio gehiago eskuratzeko, baita IZEN-EMATEA egiteko (doakoa da eta eta plaza guztiak bete arte), elkartuz, Desgaitasuna, Eskubideak eta Inklusioa Nazioarteko Kongresuaren webgunera jo dezakezu. 

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika