MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Datuak eguneratzeko eta proposamenak jasotzeko prozesua

elkartu-k Federazioan izena eman duten pertsonen datuak eguneratzeko prozesua hasi du.

Helburuak honako hauek dira: izena ematerakoan emandako informazioa osatzea eta eguneratzea, datu pertsonalak babesteko arauak betetzea eta komunikatzeko modu berriak bultzatzea (posta elektronikoa, telefono mugikorra, etab.).

Horretarako, fitxa bat bidali dugu, bete ondoren helaraz dadin, daukagun informazioa eguneratzeko. Fitxa elkartu-ren webgunean ere badago, informazioa modu digitalean bidali nahi duenarentzat.

Era berean, elkartu-k gauzatzen dituen programa eta jarduketei buruzko iradokizunak, iritziak eta hobekuntza-proposamenak helarazteko aukera eskaini dugu (webgunetik ere helaraz daitezke).

Ziur gaude zure proposamenek desgaitasun fisikoa duten pertsonen eskubideak defendatzeko egiten dugun lana hobetzen lagun diezaguketela.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika