elkartu (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) Covid-19k eragindako krisian desgaitasun fisikoa duten pertsonen egoera eta beharrak zein diren jakiteko informazioa eta proposamenak biltzen ari da.
Helburua da, batetik, premia partikularrak hautematea kasu bakoitzean esku-hartze egokia egin ahal izateko eta, bestetik, Gipuzkoako desgaitasun fisikoak dituzten pertsonen egoera eta beharrak zehaztea erakunde eskudunetan beharrezkoak diren eskaerak egiteko.
Konfinamendu neurriak hasi zirenetik 200 pertsona inguru harremanetan jarri ondoren, eta bildutako informazioarekin, elkartu-k hainbat idazki zuzendu ditu erakunde eskudunei desgaitasun fisikoa duten pertsonen oinarrizko eskubideak eta bizi kalitatea bermatuko dituzten neurriak hartzea eskatzeko. Laburbilduz, planteatutako gaiak honako hauek izan dira:
Laguntzaile pertsonalei dagokienez, beharrezkoak diren segurtasun neurriak edozein kasutan bermatzea ere eskatu da, gai hau egoitza zentroetako profesionalentzat eta Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzura bideratu den moduan.
Halaber, Laguntzaile Pertsonalak kontratatzeko baldintzei malgutasuna emateko beharra ere planteatu da, bereziki ahaidetasun harremana eta lanbide kualifikazioari dagokionez, 2008ko azaroak 27ko akordioa, Mendekotasunaren Autonomia eta Arretarako Sistemaren zentro eta zerbitzuen kalitatea bermatzeko ohiko irizpideen akreditazioari buruzkoa, partzialki aldatzen duen 2020ko martxoaren 23ko Ebazpena, Eskubide Sozialetarako Estatu Idazkariarena, aplikatuz.
Era berean, elkartu-k kezka adierazi du desgaitasuna eta/edo mendekotasun egoeran dauden pertsonek jaso dezaketen arretarengatik konfinamendu neurriak murriztearen ondorioz. Horrela, lan-jardueran gehitzea edo diagnostiko positiboak ekar ditzaketen proba masiboak egitea eta familiako zaintzaileak gero isolatzea, eguneko zentroak eta okupazio zentroak ixtearekin batera, baita egoitzetan bizi den errealitatea ere, familiaren zainketa katea hautsi dezaketen faktoreak dira eta, hauek dira inkomunikazioa hasi zenetik zainketaren erantzukizuna hartu dutenak.
Hori dela eta, erakunde eskudunei eskatu zaie zerbitzu eta prestazio malguak bermatzeko beharrezkoak diren arauzko aldaketak ezartzea, sarbide arinak, elkarren artean bateragarriak eta desgaitasun/mendekotasun egoerei modu egokienean aurre egiteko estaldura nahikoa eskaintzen dutenak. ZAINTZA SISTEMAREN ERRONKA NAGUSIA, ZAINTZA DUINAK BERMATZEA, ORAIN HASIKO DA.
Azkenik, politika publikoak diseinatu, onartu eta gauzatzeko eskumenak dituzten erakundeek desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituzten Hirugarren Sektore Sozialaren entitateei, elkarrizketa zibilaren esparruan, entzuteko betebeharra dutela ekarri da gogora, Covid-19ren ondorioz sortutako osasun- eta gizarte-krisiaren testuinguruan hartu beharreko neurri egokiak adosteko.