MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Covid-19 eta desgaitasuna: Egoera eta beharren inguruko informazio bilketa

Covid-19tik eratorritako osasun eta gizarte egoerak eta eragindako hedapenak ondorio garrantzitsuak izaten ari da biztanleriaren artean, baina bereziki egoerarik ahulenean dauden pertsonekin, desgaitasun fisikoa duten pertsonak diren bezela.

Horregatik, elkartuk (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) desgaitasun fisikoa duten pertsonen beharrak antzeman nahi ditu une berezi hauetan, inoiz baino garrantzitsuago delarik gure eskubideak guztiz bermatzea.

 

Helburua beharrezko laguntza eskaintzea eta esku-hartze egokiena egitea da behar bereziak antzematen baditugu. Era berean, desgaitasun fisikoa duten pertsonek emandako eskaera garrantzitsuenak bilduko dira erakunde eskudunen aurrean azaltzeko helburuarekin.

 

Beharrak antzeman eta argibideak jasotzeko, beste bide batzuk erabiltzeaz gain, galdetegibat landu dugu on-line (www.elkartu.org –n eskuragarri ere). Beraren bitartez egoera honen aurrean dauzkazun baliabideak adierazi ditzazkezu, baita sortu zaizkizun beharrak ere, eta honen aurrean zurekin harremanetan jarriko gara.

 

Era berean, zure iritziak jasotzea aparteko interesa duela iruditzen zaigu Covid-19tik eratorritako egorea honen aurrean, gure eginkizunetan jaso ditzagun desgaitasuna duten pertsonen eskubideen defentsan. Horretarako, galdetegiakatal bakoitzean oharretarako tarte bat dauka, non zure proposamen eta ekarpenak adierazi ditzazkezun.

 

Galdetegia HEMENduzu.

 

 Eskerrik asko eta eutsi goiari!

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika