MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Azpeitian administrarien lan-poltsa bat sortzeko oinarrien aurkako alegazioak onartu dira

Azpeitiko Udalak Administrarien lan-poltsa bat sortzeko deialdia eta oinarriak onartu ondoren, elkartuk alegazioak aurkeztu zituen, desgaitasuna duten pertsonen aldeko ekintza positiboko neurriak txertatzeko.

Zehazki, proposatu zen % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonen alde egitea hiru kontratu edo izendapenetik bat, harik eta Legeak desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko administrazio publikoei erreserbatutako kuotara edo negoziazioan ezarritakora (kuota handiagoa baldin bada) iritsi arte.

Neurri hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako edo Irungo Udalen aldi baterako lan-poltsak erregulatzen dituzten arauetan aurreikusita dagoenez, desgaitasuna duten pertsonak lan-ingurune ireki, inklusibo eta irisgarrian txertatzea bultzatuko litzateke, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioan aurreikusitako baldintzetan. Oinarriak HEMEN kontsultatu ditzazkezu.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika