MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Azpeitiako langile publikoen postuak betetzeko deialdi eta oinarriei aurkeztutako alegazioak onartuak

Azpeitian hainbat lanpostu (berdintasuneko teknikaria, kirol jardueretako teknikaria eta arkitekto teknikoa) aukeratzeko deialdiaren eta oinarrien argitalpenaren berri izan ostean, elkartu-k alegazioak aurkeztu zituen, desgaitasuna duten pertsonen aldeko ekintza positiboko neurriak txertatzeko.

Zehazki, proposatu zen % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonen alde egitea hiru kontratu edo izendapenetik bat, harik eta Legeak desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko administrazio publikoei erreserbatutako kuotara edo negoziazioan ezarritakora (kuota handiagoa baldin bada) iritsi arte.

Neurri hori, Azpeitiko Udalak azkenik onartutakoa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako edo Irungo Udalen, bestak beste, aldi baterako lan-poltsak erregulatzen dituzten arauetan aurreikusita dago, eta desgaitasuna duten pertsonak lan-ingurune ireki, inklusibo eta irisgarrian txertatzea bultzatu dezake, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioan aurreikusitako baldintzetan. 

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika