MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Aldi baterako lan-poltsen araudia

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren Erakunde Autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileen hautaketa arautzeko Agindua, 2021eko urtarrilaren 7koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, argitaratu da.

Araudi bereziren baten pean dauden taldeei dagokionez, legeak desgaitasuna duten pertsonak administrazio publikoetan kontratatzeko ezartzen duen kuotara heldu arte, aurreikuspenen arabera 12 hilekoak edo hori baino luzeagoak izango diren 14 lan-eskaintzatik 1 (% 7) desgaitasuna aitortuta duten lan-poltsako pertsonei eskainiko zaie. Horretarako, alabaina, desgaitasuna agiri bidez frogatuta eduki beharko dute hautagaiek.

Eskaintza ezin bazaio desgaitasuna duen pertsona bati esleitu, hurrengo eskaintza desgaitasuna duten pertsonei eskainiko zaie; izan ere, horrela jarraituko da eskaintza desgaitasuna duen pertsona bati esleitu arte. Agindua HEMENkontsultatu daiteke.

Akzio positiboko neurri honek sutatu egingo du desgaitasuna duten pertsonek lan-merkatu ireki, irisgarri eta inklusiboan lan egiteko duten eskubidea, desgaitasuna duten pertsonen eskubideen inguruko Konbentzioak aitortzen duen moduan.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika