Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2016-09-08 × 

Irisgarritasuna sustatzeko diru-laguntzen deialdia

Irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzen deialdia egin da.

Diru-laguntzak hurrengo helbururen bat izan dezake:

  1. Irisgarritasun-planak egin eta eguneratzea, hiri-inguruneak, espazio publikoak, eraikinak, garraiobideak eta komunikazio-sistemak pixkanaka egokitzeko.
  2. Udalen eta toki erakunde txikien irisgarritasun-planetan jasotako hobekuntza-lanak egitea Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko.
  3. Igogailu eta jasogailuak erosi eta instalatzea Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko.

Irisgarritasun-planez eta horien eguneratzeez gain, honako jarduketa hauek hartuko dira aintzat:

  • Eraikinetako irisgarritasuna (horizontala eta bertikala, igogailuak eta plataforma jasotzaileak, ateak, eskudelak, bainugela eta aldagela egokituak).
  • Ibiak, arrapala ez-mekanikoak eta eskudelak sortzea.
  • Hiri-izaerako igogailuak eta plataforma jasotzaileak.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzat aparkaleku-plazak erreserbatzea.
  • Eraikinetako seinaleak eta ekipamendua egokitzea.
  • Kaleak urbanizatzea (plataforma bakarreko kaleak, espaloiak zabaltzea, oinezkoen ibilbideak murrizteko igarobideak, eta zuhaitz-txorkoak ixtea).

Diru-laguntza hauek jasotzeko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, toki-erakunde autonomoek, toki-erakunde txikiek eta xede sozial nabaria duten onura publikoko erakunde pribatuek, betiere aurreko artikuluan zehaztutako jarduketak garatzea eta burutzea baldin badute helburu.

Informazio gehiago (eskaerak aurkezteko epea, dokumentazioa, aurrekontua, etab.) HEMEN eskuratu daiteke.