Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2023-04-11 × 

Elkarbidean Programa 2023, desgaitasuna duten pertsonentzako bidaiak

elkartuk Elkarbidean programa antolatu du aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuarekin lankidetzan. Programa horren helburua da desgaitasuna duten pertsonen aisialdirako eskubidea bermatzea.

Horren bidez, desgaitasun fisikoa, organikoa edo sentsoriala duten pertsonei zuzendutako hainbat bidaia-txanda eskaintzen dira. Pertsona horiek, programa honengatik ez balitz, ezingo lukete berdintasunez bidaiatu, eta, horretarako, egonaldiak, garraioa eta jarduera irisgarriak, baliabide pertsonaletara egokitutako prezioak eta beharrezko laguntza pertsonal eta teknikoak eskaintzen dira.

2023ko Elkarbidean Programak hurrengo txandak eskaintzen ditu:

  • BENIDORM, ekainak 10etik 24ra
  • SALOU, uztailak 1etik 15era
  •  LANZAROTE, uztailak 24tik abuztuak 2ra
  • GALICIA, abuztuak 27tik irailak 3ra
  • CALPE, irailak 24tik urriak 8ra

 

Desgaitasun haundiagoa jasaten duten eta mugikortasun murriztua edota behar bereziko egoerak, adibidez diru-sarrera eskasak, etab., dituztenek lehentasuna izango dute.

2022an 5 txanda ere antolatu ziren, eta desgaitasuna zuten 64 pertsonak, 53 laguntzaile propiok eta elkartuk jarritako 22 laguntzaileek parte hartu zuten. Halaber, % 88,9k oso ontzat edo ontzat jo zuen esperientzia.

Programari buruzko xehetasun gehiago jakiteko (nork eman dezakeen izena, baldintzak, prezioen taula, etab.) eta izena emateko, desgaitasuna duten pertsonek elkartu-ra jo dezakete edo web orrian kontsulta dezakete (Elkarbidean). Berritasun gisa, aurten online izena emateko aukera dago, web orriaren beraren bitartez.