Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2017-10-14 × 

Desgaitasuna duten ikasleentzat eskola-garraiorako banakako diru-laguntzak

Eskola-garraiorako banakako diru-laguntzetarako deialdia egin da desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten ikasleentzat, baldin eta eskolatuta badaude etxebizitzaren arabera dagokien ikastetxe publikoan edo Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak berariaz adierazitako ikastetxe publiko edo itunpeko batean eta ezin badute ohiko eskola-garraioa edo ikastetxeak espezifikoki antolatutakoa erabili.

Deialdiaren bidez, eskola-garraiorako banakako diru-laguntzen bi lerrotarako deialdia egin nahi da desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten ikasleentzat.

  • Lehenengo dirulaguntza-lerroa 2017-2018 ikasturtean ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak ohartaraziz gero ezin dela ohiko eskola-garraioa erabili.
  • Bigarren dirulaguntza-lerroa, ordea, 2016-2017 ikasturteko ikasleentzat da, baldin eta deialdi honen aurreko edizioan, banakako garraio-esleipenen onuradunak izan baziren eta esleipenaren zenbatekoak ez bazuen garraioaren kostu osoa estali.

Laguntza-eskabideak 2017ko urriaren 30era arte aurkeztuko dira, ikasleak ikasten ari diren ikastetxeetako zuzendariei zuzenduta, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako edozein bulegotan edo Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako edozein bulegoetan (Zuzenean) aurkez daitezke eskabideak. Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao, Bizkaian; Andia kalea 13, 20003 Donostia, Gipuzkoan eta Ramiro Maeztu kalea 10 behea, 01008 Vitoria-Gasteiz, Araban. Deialdia  kontsultatu daiteke baldintzak, zenbatekoak, prozedura, betebeharrak, baliabide ekonomikoak, etab. ezagutzeko.