Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2022-12-28 × 

2030 Agenda eta Desgaitasuna: Begirada bat Giza Eskubideen ikuspegitik

elkartuk (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) “2030 Agenda eta Desgaitasuna: Begirada bat Giza Eskubideen ikuspegitik” gida argitaratu du, desgaitasun-politiketan eskubideen ikuspegia bultzatzeko.

Gidaliburu honek Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioa eta Garapen Jasangarrirako Helburuak aurkezten ditu, dimentsio guztiak kontuan hartuta, eta bi tresna horien azterketa konparatiboan sakontzen du, elementu, helburu eta berme komunak zehaztuz.

Horretarako, Konbentzioaren artikuluak eta helburu bakoitza osatzen duten jomugak zehatz-mehatz aztertzen ditu, dauden erronkak eta aitortutako eskubideak bat etor daitezen, politika publikoak eraginkorragoak eta nazioarteko erakundeen aginduekin koherenteagoak izateko.

Dokumentu hau, gauzatuko diren politikak erabakitzeko erantzukizuna duten erakunde publikoentzako da, baina baita  beste eragile publiko eta pribatuentzako ere (administrazio publikoetako teknikariak, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak, desgaitasuna duten pertsonak, etab.), beren lan profesionalaren eta/edo boluntarioaren bidez gizartea eraldatzen laguntzen baitute, gizarte-kohesioan aurrera egiteko eta diskriminazioa eta bazterkeria ezabatzeko. 

Gida elkarturen webgunean dago eskuragarri eta deskargatu daiteke.