Pasaian 39 babes publikoko etxebizitza, 2 egokitu, esleitzeko oinarriak
Pasaiako Zamatete 2.02.2 eremuko C lurzatian udalaraubide publikoko 39 babes publikoko etxebizitza esleitzeko oinarriak argitaratu dira.
39 etxebizitzak honako tipologia hauetan banatzen dira:
- 26 etxebizitza, 2 logelakoa bakoitza.
- 13 etxebizitza, bakoitza 3 logelakoa.
3 logela dituzuen 13 etxebizitzetatik, 2 egokitu egingo dira mugikortasun urriko pertsonentzat.
Lagapen-araubideari dagokionez, etxebizitzak jabetza-erregimenean lagatzen dira, dagokion eraketa-tituluan ezartzen diren mugekin.
Etxebizitza erosteko zozketan parte hartu nahi dutenek 10 eguneko epea izango dute, oinarriak argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Pasaiako Udaleko udal-erregistroan eskabidea aurkezteko. Eskaera orrian adierazi beharko da zer etxebizitza mota aukeratu nahi den.
Informazio gehiago eskuratzeko, Oinarriak kontsultatu daitezke.