Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2020-05-28 × 

Desgaitasuna duten pertsonentzako deseskalatze-prozesuari buruzko informazioa biltzea

Covid-19 pandemiaren konfinamendu-fasea gaindituta, deseskalatze-prozesua hasi da "normaltasun berria" izenekorantz aurrera egiteko.

Errealitate berri honek desgaitasuna duten pertsonentzat behar eta gabezia desberdinak eragin ditzakeenez, elkartuk deseskalatze-prozesuaren alderdi desberdinei buruzko informazioa bilduko du (gizarte-distantzia, mendekotasun-egoerei arreta ematea, pentsioak eta gizarte-prestazioak, ostalaritza-establezimenduetarako edo saltokietarako sarbidea, garraio publikoaren erabilera, osasun-zerbitzuak, laguntza-produktuak, etab.).

Helburua da desgaitasuna duten pertsonek beraiek emandako informazioa, proposamenak eta ideiak biltzea, erakundeei eta gizarte osoari helarazteko zer eskaera egin behar diren, elkartuk garatutako eragin-lanaren esparruan.

Horretarako, on-line galdetegi bat prestatu dugu, erraz bete dezakezuna. Eman dezakezun informazio guztia oso baliagarria izango zaigu, eta desgaitasun fisikoa duten pertsona guztien onerako izango da. GALDETEGIAN HEMEN sar zaitezke. Betetzeko orduan arazoren bat izan ezkero, gurekin harremanetan jarri 943 316770 telefonoan edo elkartu@elkartu.org posta elektronikoan.


Lagundu guri eta parte-hartu!