Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2023-04-27 × 

15 proposamen helarazi ditu elkartu-k, foru eta udal hauteskundeak direla eta

elkartu-k (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) lehentasunezko 15 proposamen aurkeztu dizkie Gipuzkoako alderdi politikoei maiatzaren 28ko foru- eta udal-hauteskundeak direla eta. Proposamen horien helburua da Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren aplikazioa bermatzea:

  1. Irisgarritasun unibertsalaren arloko araudia betetzen dela ziurtatzea, araudi egokia (udal-ordenantzak, etab.) eta toki- eta foru-plangintza eginez eta hedatuz.
  2. Udalerrietan mugikortasun-politika inklusiboak garatzea, hiri-ingurunean irisgarriak eta seguruak izango diren garraio- eta mugikortasun-gune, -azpiegitura eta -gailuak diseinatuz.
  3. Bizimodu independentearen eredua bultzatzea, Gizarte Zerbitzuen Sistema zabalduz, pertsona bakoitzak non, nola eta norekin bizi den erabaki ahal izan dezan.
  4. Etxebizitza duina, egokia eta irisgarria izateko eskubidea bermatzea.
  5. Autonomia pertsonalerako eta komunitatean parte hartzeko laguntza-produktuen eskaintza egokia bermatzea.
  6. Arlo bakoitzean eskumena duten administrazio publiko guztien arteko koordinazio egokia hedatzea (indarkeria matxista, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza, enplegua, etxebizitza, osasuna, kirola, kultura, garraioa, etab.).
  7. Udalaren eskumeneko etxez etxeko laguntza-zerbitzua garatzea, behar duen edonork zerbitzu hori bere beharrei erantzuteko baldintza egoki, nahiko eta malguetan duela ziurtatuz.
  8. Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren prestazio ekonomikoak garatzea, bai eta zaintzaileei laguntzeko beste edozein prestazio edo zerbitzu ere, horiek desgaitasunen bat duten pertsonekiko inolako diskriminaziorik eragin gabe.
  9. Desgaitasuna duten emakumeek eta gizonek bizimodua ateratzeko duten eskubidea gauzatzeko jarduerak eta ekimenak garatzea, askatasunez aukeratutako edo onartutako lan baten bidez, merkatu eta lan-ingurune ireki, inklusibo eta irisgarri batean.
  10. Udal-ordenantzak zehaztea eta hedatzea, eta irizpideak bateratzea aparkatzeko txartelaren eta erreserbatutako aparkalekuen arloan, desgaitasuna duten pertsonentzako neurri egokiak kontuan hartuta.
  11. Aisia, kultura eta kirol eskaintza anitza, egokia, irisgarria eta nahikoa ziurtatzea.
  12. Desgaitasunaren gainkostua aintzat hartzen duten zerga-neurriak garatzea.
  13. Desgaitasuna duten emakume eta gizonek, ordezkatzen dituzten erakundeen bitartez, eragiten dieten politika ofizialak lantzen, gauzatzen, jarraipena egiten eta ebaluatzen parte hartzen dutela ziurtatzea, elkarrizketa zibilaren printzipioaren arabera.
  14. Gipuzkoako Hirugarren Sektore Sozialeko ekimen sozialeko erakundeek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema garatzeko egiten dituzten interes orokorreko jardueren iraunkortasuna ziurtatzea eta bermatzea.
  15. Desgaitasuna duten emakumeen errealitatea eta premiak aintzat hartzea desgaitasuna duten emakumeei zuzendutako sentsibilizazio-, prebentzio-, laguntza-, arreta-, babes- eta kaltearen konponketa-politiketan.