MENUA

Zerbitzuak Irisgarritasun Unibertsala

Irisgarritasuna lehen mailako eskubide kontsideratzen dugu, urritasun fisikoren bat duten pertsonek aukera berdintasuna izan dezaten, eta mendekotasunik bateko bizitza egin ahal izateko.

Pertsona guztiek hiri inguruneak, eraikuntzak, garraiobideak eta komunikazio sistemak erabil eta goza ditzakeen gizartea, barneratzailegoa eta irisgarriagoa izango da.

Irisgarritasunaren aldetik helburuak lortu ahal izateko, hurrengo jarduerak egiten dira:

Denok leku berdinetatik igaro gaitezen.
  • Irisgarritasunaren inguruan dauden eztabaida zein produktuen informazioa, balorazioa eta orientazioa ematen da, bai partikularrei eta bai instituzio publiko eta pribatuei.
  • Lekuko analisiak burutzen dira, hiri inguruneen, eraikuntzen, garraiobideen edo laguntza-produktuen irisgarritasun baldintzak ikusteko.
  • Bisitaturiko hiri inguruneen, eraikuntzen, garraiobideen edo laguntza-produktuen irisgarritasun baldintzen inguruan txosten teknikoak burutzen dira.
  • Irisgarritasun kondizio eta laguntza-produktuen inguruan aholkularitza sozio-juridikoa ematen da.
  • Gipuzkoan indarrean dagoen irisgarritasun araudiaren betetze mailaren jarraipena egiten da.
  • Idatzi errebindikatiboak egiten dira irisgarritasun araudia bete dadin eskatuz.
  • Partaidetza aktiboa izaten da, irisgarritasunaren inguruan eztabaida egoten den maila lokal, probintzial edo erkidegoko organo adierazleetan.
  • Urritasun fisikoa duten pertsonen onurarako dauden aurrerapen teknologikoen promozioa eta formakuntza ematen da.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika