MENUA

Zerbitzuak Integrazio eta Partaidetza Soziala

Jarduera eta esku hartze multzo bat garatu dugu urritasun fisikoa duten pertsonek gaitasuna eta autonomia pertsonala izan dezaten, beren komunitatearen inguruneko bizi ekonomiko, kultural eta sozialean.

Integrazio eta partaidetza soziala. Batzuk besteengandik desberdindu nahi duten bitartean, guk denok berdinak izateko borrokatzen dugu.

Programa honekin hurrengo helburuak lortu nahi dira:

  • Urritasun fisikoa duten pertsonei ahotsa eman beren bizitza kalitatean eragina izango duen atal desberdinetan.
  • Komunitatearen baliabide eta zerbitzuen erabilera bultzatzea (garraio publikoa, prestakuntza baliabideak, aisia, lana...) integrazio sozial erreal, eraginkor eta osoa lortzeko.
  • Beharrak ondo antzematea kasu bakoitzari esku-hartze hoberena eman ahal izateko.
  • Komunitatearen beharrak ondo antzematea, espazio eta zerbitzu irisgarriak eskatzeko, horrela, pertsona guztientzat erabilgarri eta bideragarri izango dira aukera-berdintasuna bultzatuz.
  • Urritasun fisikoa duten pertsonen kolektiboan partaidetza prozesuak sortu eta bideratu.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika