MENUA

Zerbitzuak Informazio, Balorazio eta Orientazio Soziala

Arreta pertsonalizatua eta aholkularitza sozio-juridikoa eskaintzen da, eskubide, zerbitzu eta prestazio sozialen inguruan, urritasun fisikoa duten pertsonentzat, hauen familiarrentzat edo pertsona, enpresa eta erakundeentzat.

Informazio, balorazio eta orientazio soziala.

Zerbitzu honen bitartez, mezu elektronikoz, telefonoz zein presentzialki jasotako informazio eskaerei erantzuna ematen zaie eskubide, zerbitzu eta prestazio sozialen inguruan, hauen baldintzak eta eskaera prozedurak zein diren esanaz, prestazio eta zerbitzu desberdinen konbinazioak aztertuz, erakunde arduraduna zein den esanaz…

Kontsultak hurrengo gaien inguruan izan daitezke: urritasunaren balorazioa, dependentzia balorazioa, irisgarritasuna, pentsioak eta prestazio ekonomikoak, etxebizitza, hezkuntza, lana, laguntza-produktuak, garraiobideak…

Honekin batera balorazio pertsonalizatua egiten zaio urritasuna duen pertsonari, horrela, bere beharrei hobekien etorriko zaion baliabidera bideratuz eta kasurako esku hartze hoberena diseinatuz.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika