MENUA

Zerbitzuak Garapen Pertsonala

Urritasun fisikoa duten pertsonen partaidetza sozial eta eraginkorra bultzatzen dugu beren komunitatearen ingurunean, beren bizilekutik (egoitzatik edo etxebizitzatik) at aktibitate desberdinak egiteko. Horretarako boluntarioen partaidetza behar izaten da.

Programa honekin hurrengo helburuak lortu nahi dira:

Kalean ondo moldatzeko laguntza pertsonala programa.
  • Mugikortasun arazo haundiak dituzten pertsonei laguntza ematea, beren bizilekutik at aktibitate desberdinak egiteko.
  • Urritasun fisikoa duten pertsonei eta hauen familiei aukera integratzaile, barneratzaile eta ekonomikoagoa ematea arnas baliabide instituzionalei edo eguneko egonaldiei.
  • Komunitatearen baliabide eta zerbitzuen erabilera bultzatzea (garraio publikoa, prestakuntza baliabideak, aisia, lana...) integrazio sozial erreal, eraginkor eta osoa lortzeko.
  • Komunitatearen beharrak ondo antzematea, espazio eta zerbitzu irisgarriak eskatzeko, horrela, pertsona guztientzat erabilgarri eta bideragarri izango dira aukera-berdintasuna bultzatuz.
  • Urritasun fisikoa duten pertsonek beste era batera eduki ezingo luketen egoitza zerbitzua, aisialdi aukera bat eta partaidetza soziala eskaintzea.
  • Boluntariotza bultzatzea urritasun fisikoa duten pertsonei zuzenduriko programa eta proiektuetan.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika