MENUA

Zerrendara itzuli Salaketak

Irisgarria ez den establezimendu berri bat Donostian

Irisgarria ez den establezimendu berri bat Donostian

Donostiako Gros auzoan kokatuta dagoen establezimendu berri batek beharrezko irisgarritasun baldintzak betetzen ez dituelaren salaketa bat jaso dugu. Honen ondorioz, mugikortasun murriztua duten personak ezin izango dira bertara sartu, eta aukera berdintasunaren eskubidea urratuta ikusiko dute.

Udala egoera honen jakinean jarri du Elkartuk eta beharrezko neurriak hartu daitezen eskatu dio, irrisgarritasun legediak dioena gogoratuz: “sarbideek eraikinen barrualderako irisgarritasuna bermatu beharko dute eta kanpoko zoladuraren maila berean egongo dira”. Elkartuk burututako Gipuzkoako erabilera publikoko establezimenduen irisgarritasun baldintzen ikerketak  azaltzen dituen datu eta ondorioak berresten ditu hau bezalako egoera batek.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika