MENUA

Zerrendara itzuli Salaketak

Bizikletentzako aparkaleku eramangarri baten prototipoa, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat erreserbaturiko plazetan

Bizikletentzako aparkaleku eramangarri baten prototipoa, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat erreserbaturiko plazetan

elkartuk ezagutu duenez, bizikletentzako aparkaleku eramangarri baten prototipoa jarri da martxan, momentuz entsegu moduan Emusik jaialdia zela eta, bizikletak aparkatzeko plaza gabezia konpontzeko asmoz.

Hala ere, entsegu horretan prototipoa Anoetan mugikotasun murriztua duten pertsonentzat erreserbaturiko aparkalekuetan kokatu zen, hauek baliogabetuz eta mugikortasun mugatua eta irisgarritasun araudiak ezarritako baldintzak betetzen dituzten aparkalekuak behar dituen kolektibo bati kalte nabaria eraginez.

Mugikortasun Departamentuaren asmoa prototipo hau udaran Zurriola eta Sagüesen kokatzea denez, Donostiako Udalari neurri hau mugiikortasun murriztua duten pertsonentzako erreserbaturiko plazak kaltetuz ez hartzea eskatu diogu, kontuan hartuz gainera Donostian ez dela betetzen 20/1997 Legeak, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa, gorde beharreko plazen kopuruari dagokionez.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika