MENUA

Federazioa Historia

30 urte baino gehiago lanean. Federazioaren sorrerak, bultzada nabarmena eman zion ahazturik zegoen kolektiboari, bai publikoki eta bai kolektiboaren errebindikazio eta koordinazio lanari.

Lehen aktibitateak 70eko hamarkadaren bukaeran izan baziren ere, legalki federazioa 1983. urtean eratu zen. Bi urte behar izan zituen federazioak bere zentro soziala eta honek duen ekipamendua lortzeko, eta hau instituzioen kolaborazioari esker lortu zen; gehienbat, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gizarte Segurantzako Altxortegiari esker. Egoitza hau Donostiako Sahats plazan kokatzen zen. Lokalaren irekierak, baliabide material eta pertsonal urriekin, urritasun fisikoa duten pertsonen, hauen familiarren eta gizarte osoarentzat diren aktibitate eta programen hasiera ekarri zuen.

Larunbata, 1986ko martxoaren 8a: Gipuzkoako gutxitu fisikoen federazioak ireki berri duen lokalaren argazki bat.

Gaur egungoarekin zerikusirik ez duen momentua zen. Kolektiboak zituen arazoak zirela eta, esfortzuak bateratzeko beharra ikusi zen, denen artean errebindikazio publiko hobea bat egin ahal izateko. Horretarako, jarrera pertsonal, familiar eta komunitatekoetan aldaketa egon behar zen; estereotipo baztertzaile eta negatiboak gainditu behar ziren, horrela, errealitatearen transformazio eraginkorra bultzatuz eta mota guztietako “hesiak” gaindituz.

Urritasun fisikoa duten pertsonen kolektiboari presentzia publikoa emateaz gain, errebindikazio helburuak zehaztu eta ordezkaritza, partaidetza eta interpelazioa koordinatzeko beharra azaldu zen erakunde publiko eta sozialetan.

Gipuzkoak gutxituen eskubideak defendatzeko kanpaina.

Errebindikazio eta koordinazio lan hau beti izan da elkarturen akzioen ardatza eta momentuoro federazioaren barnean egon diren elkarte desberdinez gain, udaleko, probintziako erkidegoko edo estatuko elkarte desberdinekin ere lan egin da.

2003an zerbitzua hobetu eta zereginen garapen hobea egiteko, egoitza aldaketa egon zen, egoitza gaur egungo lokalera aldatuz (Ondarreta Pasealekua 5 behea). Zentro sozial hau aholkularitza, informazio eta orientazio leku bihurtu zen, gainera, elkartze espazioa eta bultzada eman zien urritasun fisikoa duten pertsonen barneratze sozial osoa lortzerako orduan.

Ondarreta pasealekuan dagoen lokal berriaren argazki bat.

Horrela, egoera egokian urritasun fisikoa duten pertsonen eskubide eta betebeharren garapen eraginkor bat eskatzera bideraturiko akzioa federazioak duen helburuetako bat izan da, aldaketa soziala lortzerako bidean. Osasuna, hezkuntza, enplegua, aisia eta denbora librea, irisgarritasuna, gizarte-prestazioak, neurri fiskalak, inklusio eta partaidetza soziala dira, besteak beste, urritasun fisikoa duten pertsonen eskubideak bermatzeko, elkartuk lan egin duen beste arloak.

Bere zentro sozialetik, urritasun fisikoa duten pertsonen normalizazioa, integrazioa eta partaidetza soziala bultzatu du elkartuk, hori dela eta, programa eta zerbitzu batzuk bultzatu eta sortu ditu, batzuk izaera orokorrarekin, gizartearen eta bere erakundeen mentalizazio, portaera eta jokabide aldaketa bultzatzeko (informazioa, dokumentazioa, sentsibilizazio kanpainak, baztertze egoeren salaketak eta hauen konponbide eskaerak, irisgarritasunaren sustapena) eta beste batzuk, zuzenki urritasun fisikoa duten pertsonen kolektiboari bideraturikoak: beren eskubide eta betebeharren informazio zerbitzua eta laguntza erreklamazio prozesuetan, komunikabide eta baliabide tekniko berrien ikaste jarduerak, beren integrazioa eta partaidetza soziala bultzatuko duen beste programa batzuk (Garapen Pertsonala Kalean eta OPORRETAKO programa).

elkarturen ibilbide historikoak erakusten duenez, laguntza pertsonal handia izan da kasu askotan eta integrazio sozialean eta gizarte barneratzailego bat lortzeko prozesuan izan den aldaketa sozialean zerikusi nabaria izan du.

Egia da oraindik eragozpen eta desoreka sozialik gabeko bizitza pertsonal eta komunitarioa izateko ditugun helburuak lortzetik eta oztopo guztiak gainditzetik urrun gaudela. Askatasunezko bizitza posible egiten dituen kondizio sozialak izatea eta autonomia pertsonala nahi dugu urritasunarekiko gizarte adeitsu eta barneratzaile batean. Urritasun fisikoa duten pertsonen Elkarte mugimendua eta konkretuki elkartuk, hurrengo urteetan erronka berri askori egin beharko diogu aurre helburu hauek errealitate bihurtzeko.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika