MENUA

Federazioa Helburuak

Gure errebindikazio egintza, gutxitasun fisikoa duten pertsonen eskubideak guztiz errespetatzen ez diren eremu desberdinetara iristen da.

Denok herritar bagara, zergatik ez ditugu eskubide berdinak?
  • Urritasun fisikoa duten pertsonen kolektiboaren ongizate soziala bultzatzea Gipuzkoan.
  • Pertsona guztiek irisgarritasun maila bera izan dezaten lan egitea.
  • Euskal gizartearen solidaritatea eta partaidetza bultzatzea urritasun fisikoa duten pertsonen sustapen sozialean.
  • Erakunde publiko naiz pribatuen inplikazioa lortzea gutxitasun fisikoa duten pertsonen aukera-berdintasuna lortzeko.
  • Urritasun fisikoa duten pertsonen erabateko integrazioa bultzatzea gizarte barneratzaile batean.
  • Urritasun fisikoa duten emakumeen aukera-berdintasuna errebindikatzea, izan ere, diskriminazio bikoitza jasotzen dute: “emakume” + “gutxitasuna”.
  • Urritasun fisikoa duten pertsonen partaidetza eta txertatze soziala komunitate baliabideekin eta ez espezifikoekin egitearen errebindikazioa.
  • Hezkuntzan aukera eta baldintza berdintasuna bultzatzea, behar bereziko hezkuntza errespetatuz.
  • Urritasun fisikoa duten pertsonek lan merkatu arruntean lan egitea bultzatzea.
  • Arlo desberdinetako profesionalak kontzientziatzea egindako produktu, ondasun, zerbitzu edota teknologia desberdinak denentzako erabilgarri izan daitezen.
  • Urritasun fisikoa duten pertsonen autonomia pertsonala bultzatzea.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika