MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Txomin Eneako udal etxebizitza tasatuak esleitzeko prozeduraren oinarriak Donostian

Deialdi honen xedea da ezartzea «Txomin Enea» izeneko sustapeneko udal etxebizitza tasatuak esleitzeko prozeduraren baldintzak. Prozeduraren xedea diren etxebizitzak erregimen bereziko udal etxebizitza tasatuak dira, eta erabateko jabegoan lagako dira.

Etxe­bizi­tzak eskura­tzeko, baldin­tza per­tso­nal eta ekonomikoen gainean eta etxe­bizi­tza premiari lotuta ondoren Oinarrietan azaltzen diren eskakizunak bete beharko dira.

Interesa duten per­tso­nek egiaztatu beharko dute 2015eko zerga ekitaldiari dagozkion urteko diru sarrera haztatuak ondoren aipa­tzen diren gehienezko eta ­gutxienezko zenbatekoen artean daudela:

Gutxienez: 25.000 €

Gehienez: 50.700 €

Irisgarritasunaren alorrean indarrean dagoen araudi autonomikoan ezarritako propor­tzioan egokitutako etxe­bizi­tzak sartuko dira.

Esleipena egiteko, hauek hartuko dira kontuan: aurrez ezarritako etxe­bizi­tzen hurrenkera; per­tso­nek eta famili unitateek zer kupotan parte hartuko duten; eta eska­tzaile bakoi­tzak aurkeztutako dokumentazioaren arabera eta Oinarri hauetako seigarren puntuan adierazitako baremoa aplikatuz lortutako puntuazioaren hurrenkera. Puntuazio handienetik txi­kienera esleituko da.

Zerrendak egiteko, kontuan hartuko dira Donostiako Etxe­gin­tza—Entidad Pública Empresarial de Vivienda Erakundearen Etxe­bizi­tza Eska­tzaileen Udal Erregistroan aurretik izena emanda edo ez emanda, prozeduran har­tzeko asmoa modu frogagarrian adierazten dutenek 2017ko urtarrilaren 19 a arte, egun hori barne.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika