MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Mugikortasun mugatuko pertsonentzat egokitutako taxiak erosteko laguntzen deialdia

Gipuzkoako Foru Aldundiak Mugikortasun mugatuko pertsonentzat egokitutako taxiak erosteko laguntzen deialdia argitaratu du. Diru-laguntzak taxilariei eta irisgarritasun baldintzak betetzen dituzten matrikula berridun ibilgailuentzat bideratzen dira.

2017ko deialdiari aurre egiteko hirurogeita hamabi mila euroko gastua (72.000 €) baimentzen da, eta diruz-lagunduko da ibilgailu berria egokitzen egin den gastuaren %80, gehienez ere 12.000 euro onuradun bakoitzeko. Gastu hautagarriak dira ibilgailu berri bat mugikortasun mugatuko pertsonentzat egokitzeko egiten den inbertsioa.

Eskaerak aurkezteko hamabost eguneko epea izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika