MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Mendekotasunaren Prestazioen erreforma Gipuzkoan. Aurrerabidea edo atzerakada?

Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta zainketa sustatzekoak, ezarritako prestazio ekonomikoak arautzen dituen Foru Dekretua onartu du. Hau aztertuta, eta desgaitasuna duten eta/edo mendekotasun egoeran dauden pertsonen eskubideak eta bizi kalitatea, baita desgaitasuna duten pertsonen eskubideen Konbentzioaren 19. artikuluan aitortzen den bizitza independientearen eskubidea sustatzeko asmoarekin, elkartuk hurrengo balorazioak egiten ditu testuaren alderdi erabakitzaileen inguruan:

  • Proposatzen diren zenbatekoak aztertuta, atzerapen nabarmena ikusten da familia zaintzetan, izan ere onuradun askok murriztuta ikusiko bait dute euren hilabeteroko zenbatekoa. Kontuan hartuta mendekotasunaren prestazioen gehienezko zenbatekoek mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretak sortzen dituen gastuen zati txiki bati besterik ez diotela ematen erantzuna, onartezina da hauen baldintza ekonomikoetan atzerapena dakarren neurri hau, are gehiago mendekotasun egoeraren gradu haundienetan dauden pertsonen kasuan.
  • Mendekotasun egoeran, baliaezintasun handiko pentsioa edo beste pertsona baten laguntza beharra aitortura duena, edota %65 baino gehiagoko desgaitasun gradua duten pertsonei zaintzaile izateko aukera eragozten zaieelkartu ren ustez, desgaitasuna edo mendekotasun egoeran dauden pertsonekiko diskriminazio kasu larri baten aurrean aurkitzen gara, desgaitasuna duten pertsonen eskubideak aitortu eta arautzen dituen legedia urratuz.
  • Familia inguruneko zaintzaileei formazioa eskatzeak, ematen ari den arretaren konpromisua, ardura eta kalitatea errekonozitu baino, baldintzatasunean sakontzea eta  profesionalak ez diren zaintzak zalantzan jartzea ekartzen du, jakinda gainera gehien bat emakumeek gauzatutako eginkizuna dela. Halaber, baldintza hau profesionalak ez diren zaintzaileen eskubideen atzerapen prozesuan kokatzen da, eta berez 85/2015 Dekretuak, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa, aitortzen duen eskubide bat betebehar bihurtzen du. Zaintza profesionala sustatzeko neurriak beharrezkoa izanik, hauek ezin dira familia inguruneko zaintzen aurka egin, izan ere familia da Gipuzkoan mendekotasun egoerari aurre egiten dion instituzio nagusia.
  • Jasotako zaintzen kalitatea ziurtatzeko aldizkako jarraipena egiteko betebeharrari dagokionez, etxean jasotako ikustaldia barne, elkartu k desadostasuna agertzen du familia inguruneko zein laguntzaile pertsonalaren zaintzen kalitatea zalantzan jartzen laguntzen duen neurri honekin. Zentzu honetan, Euskal Gizarte Zerbitzuen Sistemaren barne egiaztapen, jarraipen eta ikuskapen tresna egokiakba daude jadanik funtzio hori betetzeko, eta ondorioz ez da beharezkoa ikusten mendekotasunaren prestazio ekonomikoak arautzen dituen Foru Dekretuan txertatzea betebehar bezala.

elkartuk iritzi eta gogoeta hauek, beste ekarpen batzuekin batera, 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta zainketa sustatzekoak, ezarritako prestazio ekonomikoak arautzen dituen Foru Dekretuaren  aurretiazko kontsultan azaldu zituen.

Azken finean, kezka haundiz ikusten dugu mendekotasun egoeran dauden pertsonen eskubide eta bizi kalitatean oinarritutako ikuspegi baten bidez baino, ikuspegi administratibo batetik egindako arau aldaketa hau. Eta elkartu k berretsi egiten du desgaitasuna duten pertsonen eta/edo mendekotasun egoeran dauden pertsonen eskubideak defendatzeko konpromisoa, elkarte mugimenduaren eta desgaitasuna duten pertsonen aldarrikapen lanaren emaitza diren eskubide gizabanako eta kolektiboak burutuz.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika