MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Lasarte-Oriako etxebizitzetan igogailuak instalatzeko edo irisgarritasuna sustatzeko diru-lagunzak

Lasarte-Orian kokatuta dauden eta igogailurik ez duten etxebizitzen eraikinetan igogailuak instalatzeko Lasarte-Oriako Udalak ematen dituen diru-laguntzendeialdia argitaratu da, bai halaber arrapalak, goratzeko plataformak edo beste elementu batzuk instalatzeko obretarako eta irisgarritasuna hobetzeko beste edozein obratarako ematen dituenak, horien artean daudelarik ezkaratzaren eta igogailuaren nahiz eraikin horietarako sarbideen artean dagoen desnibela gainditzeko balio duten obrak.

Diru-laguntza eskatu ahalko dute jarduketa hori egin nahi zaion eraikinaren jabe direnek –jabetza horizontalaren erregimenean–, baita jabeen komunitateek ere.

Diru-laguntza horietatik kanpo geratzen dira igogailuak aldatzeko obrak; familia bakarreko edo bi familiako etxe bakartuetan nahiz ilarakoetan igogailuak instalatzekoak eta, oro har, promotoreek eta kontratistek berek zimendu berriko eraikinetan igogailuak instalatzeko egindako jarduketak. Era berean, laguntzetatik kanpo geratuko dira jarduera komertzial, industrial, ekonomiko edo profesionaletara soilik destinatutako eraikin edo lokaletan irisgarritasuna hobetzeko egiten diren obrak.

Informazio gehiado eskuratzeko (baldintzak, dokumentazioa, ebazpena emateko epea, etab.) uztailak 12ko GAOean  argitaratutako deialdia kontsultatu daiteke.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika