MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Lan poltsak sortu eta kudeatzeko irizpideak Donostiako Udalan

Donostiako Udalak lan poltsak sortu eta kudeatzeko irizpideak onartu ditu eta, elkartuk aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoaren ondorioz, desgaitasuna duten pertsonen aldeko akzio positiboko neurriak jasotzen dira.

Horrela, desgaitasuna duten personen izendapenari dagokionez, hurrengo irizpidea arautzen da: legeak desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko Herri Administrazioei ezartzen dien kuotara iritsi arte, edo negoziazioan ezarritako kuotara iritsi arte (azken hori handiagoa balitz), desgaitasuna duten pertsonentako txandari dagokion zerrendarik egongo balitz, hiru kontratu edo izendapenetik bat pertsona horien aldekoa izango litzateke. Zerrenda hauek era osagarrian erabiliko dira, lehentasun hurrenkeraren arabera erabili beharreko zerrendak osatzeko. Muga berarekin, desgaitasuna duten pertsonentzako txandari dagokion zerrendarik egongo ez balitz, ahaleginak egingo dira kontratu edo izendapen kopuru bera egiteko pertsona horiei, desgaitasuna aitortua eduki beharko dutenak, % 33koa edo hortik gorakoa, dagokion administrazio organo eskumendunaren aldetik, eta lehentasun hurrenkeraren arabera erabili beharreko zerrendan egon beharko dutenak.

elkartuk positiboki baloratzen du Donostiako Udalaren aldez aurretiko jarrera aurkeztutako ekarpenak jasotzeko, ekimen honek Administrazio Publikoetan desgaitasuna duten langileen kuotaren lege-betebeharrak betetzea bultzatzen laguntzen laguntzen bait du,  desgaitasuna duten pertsonak ohiko lan merkatura sartzen bultzatuz.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika