MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Lan Eskaintza Publikoa. Donostiako Udaleko Gizarte Laneko Teknikarien plazak. Desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa

Donostiako Udaleko Gizarte Laneko Teknikarien hamazazpi (17) plaza txanda librean (hamabost plaza orokorra modalitatean eta bi plaza desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako kupoan) eta azterketa eta merezimendu bidezko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onartu da.

Deialdi honetan onartuak izateko eta parte hartzeko ondorengo baldintza espezifikoak bete behar dituzte hautagaiek, funtzio publikoan sartzeko zehaztuta dauden baldintza orokorrez gain:

  • Gizarte Laneko diploma titulua edo gradu baliokidea edukitzea.
  • Euskararen 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzea, hautaketa prozesuan zehar egingo diren azterketen bidez edo indarreko araudiaren arabera eskatutako hizkuntza eskakizuna frogatu edo baliozkotuko duen dokumenturen bat aurkeztuz.
  • Desgaitasuna duten pertsonentzat  gordetako plazetarako lehiatzen direnek agiri bat aurkeztu behar dute, dagokion administrazioarena, desgaitasuna dutela, hau da, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun maila dutela, erakusten duena.

Eskabideak eredu ofizialean aurkeztuko dira uztailaren 4tik 24ra arte, biak barne. Deialdi honen oinarriak eta eskabide-eredua Udaleko Informazio Bulegoan daude interesatuen eskura  Udal Erregistroan (Ijentea 1) eta Donostiako Udalaren web orrian .

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika