MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Irisgarritasuna bermatzeko planak eta obrak egiteko diru-laguntzen deialdia

Tokiko organismo autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzen deialdia egin da, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko xedez.

Irisgarritasun-planen eta plan horien eguneratzeen xedea izango da egungo hiri-inguruneak, gune publikoak, eraikinak, garraioak eta informazio-sistemak Irisgarritasuna Sustatzen duen abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta horren garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara modu progresiboan egokitzea.

Hobekuntza-obrak Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruko hiri-ingurunean eta sarrera edo erabilera publikoko eraikinetan irisgarritasuna bermatzera bideratuko dira, abenduaren 4ko 20/1997 Legearen eta horren garapen-arauen baldintzak kontuan izanda.

Diruz lagun daitezkeen jarduketak hurrengoak dira:

  • Irisgarritasun-planak egin eta idazteko lanak eta plan horiek eguneratzeko lanak.
  • Hiri-izaerako plataforma jasotzaileak eta igogailuak jartzeko obrak.
  • Eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko obrak. Halakotzat hartzen dira honako obra hauek: igogailu eta plataforma jasotzaileak, arrapalak, komun eta aldagela egokituak, ateak eta eskudelak.
  • Hiri-ingurunean egindako obrak, arrapala ez-mekanikoak egiteko, ibiak sortzeko eta eskudelak instalatzeko.
  • Kaleak urbanizatzeko obrak. Halakotzat hartzen dira honako obra hauek: espaloiak zabaltzea, zoladura podotaktilak instalatzea, mugikortasun urriko pertsonentzako aparkaleku-plazak erreserbatzea, oinezkoen ibilbideak laburtzen dituzten oinezkoentzako pasabideak, kaleko plataforma bakarra, eta zuhaitz-txorkoak ixtea.
  • Eraikinetan seinaleak eta ekipamendu egokitua eskuratzea eta instalatzea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian  argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika