MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Igogailuak instalatzeko diru-laguntzak Usurbilen

Usurbilgo Udalak norbanakoek udalerrian bere etxebizitzan igogailuak instalatzeko 2017 urteko diru-laguntza deialdia arautuko duten oinarriak onartu ditu.

Diru-laguntza hauen subjektu onuradunak honako hauek izan daitezke: Usurbilen bi solairu edo gehiago izan eta nagusiki etxebizitzarako erabiltzen diren eraikinetan igogailua jartzen duten titularrak dira. Ezin izango dute diru-laguntzarik jaso igogailua aldatzen dutenak, ezta, oro har, promotoreek beraiek edo kontratistek eraikuntza berriko eraikinetan igogailua jartzeko jarduerak.

Diru-laguntza jasotzeko baldintzak dira:

  • Etxebiz tzaren jabe izatea.
  • Usurbilen, igogailua jarri nahi den etxean gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin erroldatua egotea eta bertan bizitzea.
  • Udalerri berean igogailua duen bigarren etxebizitzaren jabe ez izatea.
  • Igogailua jartzeko obra amaitua izatea.

Eskaera bakoitzeko diru-laguntza gehienez 1.000 €-koa izango da.

Aintzat hartuko diren eskaerak: aurreko urtean 2016an igogailua martxan jartzeko Usurbilgo Udalak emandako obra amaiera ziurtagiria jaso dutenak izango dira. Eskariak, diru-laguntza deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN  argitaratu eta 3 hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, biharamunetik konta tzen hasita.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika