MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa

Urriaren 29an argitaratu da, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, Gizarte Zerbitzuen euskal sistemako Prestazioen eta Zerbitzuen Kartera arautzen duen dekretua, hala, Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legean aurreikusitako zerbitzu eta prestazioetarako eskubideari zehaztasun praktikoa emanik.

Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren helburua Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 2. artikuluan aitortzen den eskubide subjektiboari edukia ematea eta mugatzea da, eta eskubide hori baliatzea, haren edukia eta deskribapena Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 23. artikuluan aurreikusitakora egokituz honako honen bitartez:

a) Derrigorrezko prestazio ekonomiko eta hornikuntza-zerbitzu bakoitza definitzea –baita, baldin badaude, haien modalitateak definitzea ere–, zerbitzuen kasuan, sartzen diren prestazioak zehaztuz.

b) Hartzaileak mugatzea eta zerbitzu eta prestazio ekonomiko bakoitza lortzeko gainerako baldintzak zehaztea, baita preskripzio teknikoa, hala badagokio, eta zerbitzuen kasuan, prezio edo tasa publiko jakin bat ordaintzea, zer kasutan ordaindu behar den ezarriz.

c) Prestazioak eta zerbitzuak lortzeari buruzko prozedurazko xedapenak ezartzez gain, eskubidearen eskaera eta ebazpena, atzera egitea, uko egitea, etetea eta iraungitzea, baita baimena emateko, ukatzeko, aldatzeko, eteteko edo iraungitzeko prozeduretan emandako ebazpenen aurka errekurtsoa jartzea ere.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema sustatu eta garatzeko tresna erabakigarria de Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa, nahiz eta elkarturen ustez testu honek eta garatzen dutenek (Gizarte Zerbitzuen Mapa, Plan Estrategikoa, etab.) ez duten erabat bermatzen eskubide subjetiboen bideragarritasun sozial eta ekonomikoa, eta ez duten arreta eredu normalizatu eta komunitario baten alde apostu ausarta egiten.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika