MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Gipuzkoan Mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoa

Argitaratu da 15/2015 Foru Dekretua, ekainaren 2koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa. Foru dekretu honen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako foru eskumeneko arreta zentroen kostuan ordaintzera behartutako pertsonek izango duten partaidetza ekonomikoaren araubidea zehaztea.

Doako gisa definitu ez diren prestazio eta zerbitzuen finantzaketan erabiltzaileek parte hartuko dute horretarako ezartzen diren prezio publiko edo tasen bidez.

Prezio publikoa ordaintzeko erabiltzaileek izango duten partaidetza erabakitzeko erabiltzailearen baliabide ekonomikoak neurtuko dira. Nolanahi ere, baloraziotik kanpo geldituko da ohiko bizileku duen etxebizitza edo bizitegia, salbu eta balio aparta duen etxebizitza denean.

Zerbitzua ordaintzera behartuta dagoenak frogatzen baldin badu ez duela nahikoa baliabide ekonomiko dagokion prezio publikoa edo tasa ordaintzeko, salbuespenen edo hobarien onura aplikatuko zaio. Erabiltzaileek beti bermatuta edukiko dute erabilera libreko gutxieneko kopuru bat. Baldin eta erabiltzailearen baliabide ekonomikak kopuru horren berdinak edo txikiagoak badira, prestazioa doakoa izango da.

Elkartuk Foru Dekretuaren  prozesuan parte hartu zuen, eta aurkeztutako ekarpenek arreta zentruetako ezgaitasuna duten pertsonen beharrezko baliabide ekonomikoak bermatzea izan zen, duintasunez eta komunitatean bizitzeko aukera emateko. Horretarako, ondasuna ahalmen ekonomikoaren kalkulotik kanporatzea aldarrikatu zen, baita erabilera libreko kopuruak haunditzea.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika