MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Gipuzkoako Foru Aldundian lanpostuak aldi baterako betetzeko edo aldi baterako programak garatzeko zerrenden kudeaketari buruzko irizpideak

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Foru Aldundian lanpostuak aldi baterako betetzeko edo aldi baterako programak garatzeko zerrenden kudeaketari buruzko irizpideak onartu ditu (GAO 2015eko maiatzaren 20a). Lanpostu hutsak aldi baterako betetzeko edo ordezkapenetarako Gipuzkoako Foru Aldunditik kanpoko langileak hartzea beharrezkoa denean, bitarteko funtzionarioak izendatuko dira edo aldi baterako kontratuak egingo dira, lanpostu bakoitzaren sailkapenaren arabera, hau da, funtzionario izaerakoa den ala lan-kontratupekoa den kontuan izanda.

Desgaitasunen bat duten langileak kontratatzeko herri administrazioentzat gordetako kuota bete bitartean, legearen edo negoziazioan ezarritakoaren arabera (lehenengoa baino handiagoa bada), txanda itxiko deialdietako zerrendak badaudenean, hiru kontratu edo izendapenetatik bat horien tzat izango da. Zerrenda horiek lehentasun hurrenkeraren arabera erabili beharrekoak diren zerrenden osagarri gisa erabiliko dira. Muga hori bera kontuan hartuta, desgaitasunen bat duten langileentzako txanda itxiko deialdietako zerrendarik ez badago, ahalegina egingo da kopuru berdinean kontratatu edo izendatzeko langile horiek. Horretarako, baina, %33ko edo goragoko desgaitasun maila aitortua izan behar dute eskumendun administrazioaren bidez, eta ezarritako lehentasun hurrenkeraren arabera erabili beharrekoa den zerrendako kide izan behar dute.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika