MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Euskal Heziketa-Sistema...inklusiboa?

elkartuk denbora darama desgaitasuna duten pertsonek hezkuntzarako jasatzen duten eskubide urraketa salatzen, Lanbide-Heziketako goi gradua egiteko galeraziak daudenak indarrean dagoen marko juridikoak onartzen dituen beharrezko laguntza eta neurriak ez jasotzeagatik.

Zehazki, kasu honetan komunikabideetan  ere salatua izan dena, hezkuntza-erakundeen ezezkoa bere esku beharrezko laguntza pertsonalak jartzera eta ekintza positiboko neurriak hartzera, eskaera aurkeztu zuten bi ikasleak goi gradua egitera ahalbidetuko luketenak, babesgabetasun egoera bat eta oinarrizko eskubideen urraketa eragiten ari dira.

elkartukEusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari eskatu dio desgaitasuna duten ikasleen eskura jartzeko heziketa-behar bereziko ikasleen arreta esparruan  indarrean dauden arauek onartutako baliabideak, heziketa-sistema inklusibo baten esparruan bere eskubidea bermatuz horrela.

Halaber, elkartuk dei egiten die erakundeetako, politikari eta gizarte-agente guztiei konpromisoa har dezaten herritar guztien aukera berdintasuna bermatuko duen hezkuntza inklusiboaren babesarekin.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika