MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzko Dekretua

Argitaratutako Dekretuaren helburua honako hau da: Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integrala arautzea, erantzukizun publikoaren esparruan ematen den esku-hartzeari dagokionez; horretarako, Arreta Goiztiarreko zerbitzuak ematen inplikatutako sistemen jardunak koordinatuko dituen esku-hartze eredu bat antolatzeko funtsezko elementuak ezarriko dira.

0-6 urteko haurrak dira Arreta Goiztiarraren hartzaile; hain zuzen ere, garapenean trastornoak dituzten haurrak edo trastorno horiek izateko arriskuan daudenak.

Arreta Goiztiarreko esku-hartze integrala honako hauetara bideratuko da:

  • ·Alde batetik, eraginkortasuna lortzera detekzioan, diagnostiko goiztiarrean, premien balorazioan eta esku-hartze prozesuan, eta bestetik, efizientzia lortzera baliabide publikoen eta pribatuen erabileran.
  • ·Osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte-zerbitzuen arloetako sistemen jardunak koordinatzera, baliabideak optimizatzearren eta adingabearekin, haren familiarekin eta haren ingurunearekin egiten diren jardunak elkarren osagarri izatearren, baina zerbitzuetan bikoiztasunik sortu gabe.

Sistema bakoitzak Arreta Goiztiarrean espezializaturiko adituak izango ditu bere dispositiboetan, erreferentziako profesional, aholkulari eta laguntza izango direnak profesional eta erabiltzaile guztientzat sistemaren barruan. Sistemetako profesionalek koordinazio-printzipioari jarraiki jardungo dute esku-hartzea egokia izan dadin adingabeak garapenerako aukera ahalik eta handiena izatearren. Horretarako, koordinazio-mekanismoak zehaztuko dira informazioa elkartrukatzeko, jarraipena egiteko eta bideratzeko.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika