MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Euskadiko Turismoaren Legea eta Irisgarritasun Unibertsala

Euskadiko Turismoaren Legea onartu da, ondorengo xedea duena: turismo-jarduera arautzea, turismo-sektorea antolatzea eta haren diziplina finkatzea, eta ezartzea zer printzipio eta irizpideren arabera jardun behar duten turismo-administrazioek.

Legearen helburuen artean dago bultzatzea baliabide eta zerbitzu turistikoetarako irispide unibertsala, indarrean dagoen legeriaren arabera ulertua, bai eta informazioa baldintza berdinetan izateko eskubidea ere. Halaber, turismo politikak establezimenduetarako irisgarritasuna hobetzea eta sustatzea mugikortasun urria edo bestelako desgaitasunen bat duten erabiltzaileentzat izango dela ezartzen da.

Turismo erabiltzaileen eskubideen artean, hurrengoak jasotzen dira:

  • Ezer kontratatu aurretik, eskaintzen zaizkien produktu eta zerbitzu turistikoei eta horien irisgarritasun-baldintzei buruzko informazio egiazkoa, eraginkorra, ulergarria eta zehatza jasotzeko. Informazio hori informazio-idatzi batean emango da, honako hauek adieraziz: zein diren ondasuna edo zerbitzua ematen duen pertsonaren identifikazio-datuak, zein den azken prezio osoa –zergak eta tasak barne– eta zein diren eskaintzen den produktu edo zerbitzu turistikoaren ezaugarri eta baldintza guztiak.
  • Dagokion araudian ezarritakoaren arabera, modu erraz batean identifikatzeko hala establezimenduaren sailkapenaren, kategoriaren eta espezializazioaren bereizgarriak nola kalitateari, irisgarritasunari eta edukierari buruzko bereizgarriak, baita jarduerari buruzko beste edozein informazio ere.

Bestalde, ostatu establezimenduek establezimenduetarako irispideari buruzko indarreko arauak bete beharko dituela ezartzen da.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika