MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Etxebizitzaren Legea: etxebizitza duin, egoki eta irisgarria izateko eskubidea

3/2015 Legeak, Etxebizitzarena, Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan duen pertsona orori bermatzen die etxebizitza duin, egoki eta irisgarria izateko eskubide subjektiboa.

Halaber, hurrengo erizpidea jasotzen da Euskadiko etxebizitza politikarentzat: Etxebizitza babestu eta zuzkidura-bizitoki berrien eraikuntzako esku-hartze guztiak nahiz etxebizitza horien birgaitze- edo eraberritze-jarduketak bizigarritasun-, funtzionaltasun- eta segurtasun-baldintzak hobetzera bideratzea, arreta berezia jarrita irisgarritasunean.

Desgaitasun-egoerara egokitutako etxebizitza edo bizitokia esleitzea arautzen du legeak baldin eta egokitu gabeko etxebizitza baten titular badira eta egokitutakoa behar badute, baita Hipoteka-exekuzioen ondoriozko etxegabetze-prozeduretan sartuta dauden etxebizitzen aldi baterako erabileraren nahitaezko desjabetzea desgaitasuna duen persona bati dagokionean.

Azken batez,  eskubide sozialen arloan urrats garrantzitsu bat da Legea eta garapen egoki baten beharra izango du, baita neurri eta akintza egokiak gauzatzea etxebitiza politiketan.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika