MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

elkarturen agerraldia Gipuzkoako Batzar Nagusietan

elkarturen agerraldia Gipuzkoako Batzar Nagusietan

elkartu Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gizarte Politikako Batzordean egin du agerraldia “Gipuzkoako desgaitasun fisikoa duten pertsonen egoera eta beharrizanei buruzko azterketa-diagnostikoa” aurkezteko.

Azterketa-diagnostikoak kolektiboaren bizi-kalitatean eragiten duten alor guztien egoera objektiboki ezagutzeko eta, hartara, Federazioaren aldarrikapenak informazioz hornitzeko helburua du. Informazio hori eskuan duela, desgaitasun fisikoa duten pertsonen erabateko gizarteratzea eta partaidetza sustatzeko politikak, neurriak eta jarrerak eska ditzake Federazioak.

Alderdi hauek aztertu eta balioztatu ditu ikerketa-proiektuak:

  • Elkarrizketatuen profil soziodemografikoa
  • Desgaitasuna eta mendekotasuna
  • Ohiko bizilekua eta eguneroko bizimoduko oinarrizko jardueretarako laguntza
  • Hezkuntza/trebakuntza
  • Lan-egoera
  • Egoera ekonomikoa
  • Mugikortasuna sustatzeko eta laguntzeko produktuak
  • Aisialdia eta partaidetza soziala
  • Garraioa
  • Osasunaren zaintza
  • Bazterketa sozialaren diagnostikoa
  • Generoaren eta desgaitasun fisikoaren pertzepzioa

“Gipuzkoako desgaitasun fisikoa duten pertsonen egoera eta beharrizanei buruzko azterketa-diagnostikoa” eskuragarri dago elkarturen  web orrian, bai bertsio osoa , baita laburpen-exejutiboa  ere.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika