MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

elkartuk egindako ikerketa proiektua

elkartuk egindako ikerketa proiektua

elkartuk ikerketa proiektu bat burutu du irisgarritasun arauen betetze maila ikusteko Gipuzkoako Lurralde Historikoan berriki irekitako merkataritza eta aisiarako establezimenduetan.

Zehazki, 2011ko ekaina eta 2013ko ekaina bitarteko epean hirigintza-lizentzia bideratu duten 404 lokal aztertu dira 19/2012 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 25ekoa, merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzekoa indarrean sartu aurretiko jarduera eskaerak eta ondorengo eskaeren artean bereiziz.

Ikerketa honen emaitzetatik hurrengo ondorioak atera daitezke, laburpen gisa:

  • Aztertutako establezimenduek ez dute betetzen, gehiengo ehunekoan (%58,6), sarbideei dagozkien legalki ezarritako irisgarritasun baldintzak. Ez betetze hau arau aldaketarekin areagotzen da (%77,2).
  • Kanpoko sarbide atearen zabalerak ez du indarrean dauden arauak betetzen aztertutako kasuen %22,3an.
  • Oztoporik gabeko ate-ondo eta ibilbidea bermatzen ez duten %13,4 establezimendu  egiaztatu dira. Halaber, kontutan hartzekoa da barneko ateek irisgarritasunari dagozkion arauak betetzen ez dituzten establezimenduen ehunekoa (%36,9).
  • Jendearen arretarako mostradore eta leihatilei dagokionez, legeak agindutakoa betetzen duten establezimenduen portzentajea baxua da (%29,1).
  • Mugikortasuna murriztua duten pertsonen erabilerarako komun irisgarriak dituzten establezimenduen portzentajea murriztua da (%47,9), hauetan legearen obligazio ezberdinak ez beteaz.
  • Aztertutako establezimenduen %98ak ikusmen urritasuna duten pertsonei egokitutako seinaleztapen falta dute.

Laburbilduz, proiektu honek 2011tik hirigintza-lizentzia bideratu duten Gipuzkoako erabilera publikoko establezimenduen irisgarritasun gabezia larrien izatea objetiboki egiaztatzea ahalbidetu du, indarrean sartutako "lizentzia expres" deiturikoaren ondoren egoera larriagotuz.

Azken finean, urritasuna duten pertsonei komunitatean dauden errekurtsoez gainerako herritarrekiko aukera berdintasunean baliatzeko eragozten dien errealitate bat ziurtatu ahal izan da; eta ezinbestekoa da indarrean dagoen araudia bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea, eta gizarte irisgarriago eta barneratzailego baten norabidean jartzen gaituzten akzio positiboko neurriak sustatzea.

Ikerketa proiektua ezagutu nahi baduzu, elkarturen web orrian  kontsultatu dezakezu.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika