MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Elkarbidean Programa 2017. Desgaitasuna duten pertsonentzako bidaiak antolatzen ditu elkartuk

Elkarbidean Programa 2017. Desgaitasuna duten pertsonentzako bidaiak antolatzen ditu elkartuk

Aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren laguntzarekin, Elkarbidean Programa antolatu du elkartuk. Programa honen helburua desgaitasuna duten pertsonek aisialdiaz aukera berdintasunean gozatzeko duten eskubidea bermatzea da, beraien desgaitasun fisiko, organiko edo sentsorialaren ondorioz beste modu batean ezin izango luketen pertsonen bidaiatzeko aukera gauzatuz, eta ondorioz gizarte inklusiboago batean jarduera sozial eta kulturaletan parte hartzea sustatuz.

Zentzu honetan, aipatu behar da 2006ko abenduaren 13an New Yorken egindako Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioak, 30. artikuluan, desgaitasuna duten pertsonen “bizitza kultural, aisialdiko jardueretan eta kirolan parte hartzeko” eskubidea aitortzen duela.

2017ko Elkarbidean Programak hurrengo txandak eskeintzen ditu:

Desgaitasun haundiagoa jasaten duten eta mugikortasun murriztua edota behar bereziko egoerak, adibidez diru-sarrera eskasak, etab., dituztenek lehentasuna izango dute.

Txanda desberdinek hurrengo ezaugarriak hartzen dute barne: hotel irisgarrietan egonaldia (ezin da bermatu egokitutako gelak esleitzea), joan-etorriak autobus egokituan, txangoak, laguntzeko pertsonala eta bidai asegurua.

Programaren zehaztasun gehiago ezagutzeko (izena nortzuk eman dezaketen, baldintzak, prezioen taula, etab.), eta elkarturen  web orriaren bidez izena emateko, Elkarbidean Programaren atala ikusi dezakezu.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika