MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Eibarko udalaren diru-laguntza deialdia igogailuak jartzeko eta ordezteko

Diru-laguntzen zertarakoa eskaera egiten den urtean bertan edo aurreko urtean amaitutako obrak eta jarduerak. Hona hemen: bizitegi-eraikinen barruan edo eraikinetara iritsi ahal izateko kanpoko aldetik igogailuak ipin tzea edo igogailu zaharrak kendu eta berriak ipintzea; igogailu berria ipini eta 0 kotaraino jaisteko obra zibila egitea; modernizazioak; pegoraraino eta pegoraren eta igogailuaren artean dagoen aldea edo desnibela gainditzeko, arrapalak, plataforma jasotzaileak, elementuren bat edo beste obraren bat egitea.

Diru-laguntzak eskuratzeko eskaerak aurkezteko epea –deia egiten duen organoari zuzenduak eta onuradunak edo haren ordezkari gisa diharduenak izenpetuta, eskaerari erantsitako dokumentazioarekin batera- azaroaren 16ra artekoa izango da. Eskaerak PEGORAn entregatuko dira (Herritarren Zerbitzu-rako bulegoa, Udaletxea, beheko solairua edo etxabea, Untzaga Plaza 1).

Informazio gehiado eskuratzeko (baldintzak, dokumentazioa, ebazpena emateko epea, etab.) ekainak 13ko GAOean  argitaratutako deialdia kontsultatu daiteke.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika