MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioaren hamarkada bat

Desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioaren hamarkada bat

Desgaitasunen bat duten pertsonen eskubidei buruzko Konbentzioaren onespenaren hamar urte pasata, eta Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, elkartuk (Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) oinarrizko baliabide baten garrantzia nabarmendu nahi du desgaitasuna duten pertsonen giza eskubide eta oinarrizko askatasunen onarpen, gauzatzea eta babesarako.

Konbentzioaren onespena eta ondoren indarrean sartzea garrantzizko unea izan zen desgaitasuna duten pertsonen duintasuna bermatzea zuzenduriko eta erabateko gizarte inklusioa bultzatzea bideratutako marko kontzeptual eta jurikoa konfiguratzean.

Hala ere, hamar urte pasata, oraindik ugariak dira egiteke dauden erronkak nazioarteko baliabide honek aitortutako helburuak lortzeko, modu oso eskasean aurreratuz aitortutako eskubideen gauzatzea eta benetako jarduterako, baita desgaitasunari dagozkion politika eta neurrien ikuspuntu inklusiboan ere.

Duela gutxi elkartuk ezagutzera eman zuen "Gipuzkoako desgaitasun fisikoa duten pertsonen egoera eta beharrizanei buruzko azterketa-diagnostikoa ", zeinek hezkuntza, lan egoera, bizitokia, egoera ekonomikoa, garraioa, osasunaren babesa edo aisialdia eta komunitateko partaidetza bezelako esparruak lantzen dituen. Ikerketa proiektu honetan egiaztatzen da Gipuzkoako desgaitasun fisikoa duten %33,3 gizarte-bazterketako egoeran aurkitzen dela, Gipuzkoako biztanleriaren %12,4ren aurrean, 2012an Gipuzkoako Pobreziari eta Gizarte Bazteketari buruzko Inkestaren datuetan oinarrituta. Halaber, gizarte-bazterketako egoeretan faktore sozialak direla erabakigarriak egiaztatzen da, elkarrizketatutako pertsonen %78,5en kasuan dimentsio sozialari lotutako adierezleak ahultasun edo bazteketa egoeran daude, bizikidetza esparruari dagokionez %60,8 eta esparru pertsonalean %45,1.

Errealitate honek politika publikoen diseinu eta garapenean eraldaketa baten beharra eskatzen du desgaitasuna duten pertsonen bizi kalitatearen eremu garrantzitsuenetan. Horrela, hezkuntza esparruan, beharrezkoa da hezkuntza inklusibo bat bermatzea nortasunaren gehiengo garapena laguntzen duena eta heziketa eskaintza eta inguruneak ikasle guztien behar indibidualak betetzea bermatzen duena; hau da, hezkuntza sistema bat non "laguntza neurri norbanakoak eta eraginkorrak errazten diren, garapen ekonomiko eta soziala nagusiki sustatzen duten inguruetan, erabateko inklusioaren helburuaren arabera" (24. art.).

Lan-merkatuari dagokionez, enplegu babestua indartu eta bultzera bideratutako enplegu politikak gainditzea ezinbestekoa da, desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean txertatzearen kaltetan direlako, horrela “eurentzat irekiak, inklusiboak eta irisgarriak diren lan merkatu eta inguru batean askatasunez aukeratutako edo onartutako lan baten bidez bizimodua ateratzeko aukera izango dutela” bermatzeko (27. art.).

Halaber, bizitza independienteko eredua sustatzea bideratutako neurrien bultzada nabarmena behar da ”desgaitasunen bat duten pertsonek non eta norekin bizi nahi duten hautatzeko aukera izan dezatela, gainontzekoen baldintza berdinekin, eta ez daitezela bizimodu sistema espezifiko baten arabera bizitzera behartuta egon” (19. art.), horretarako beharrezko eta egokiak diren baliabide eta laguntzak emanez, komunitateko bizitzan parte hartze aktiboa bermatuz.

Bizitzaren arlo guztietan desgaitasuna duten pertsonen parte hartzea bermatzeko, beharrezkoa da ere irisgarritasun unibertsalaren eskubidea bermatzea, "gainontzekoen baldintza berdinetan sarbidea ziurtatzeko inguru fisikora, garraiora, informaziora eta komunikaziora, informazio eta komunikazio teknologia eta sistemak barne, eta publikoarentzat zabalik dauden beste zerbitzu eta instalazioetara" (9. art.).

Era berean, beharrezkoa da desgaitasuna duten pertsonei " bizimodu politiko eta publikoan bete betean eta eraginkorki parte hartzea, bai eta gai publikoetako zuzendaritzan, inolako bazterketa eta gainontzakoen berdintasun baldintza berdinetan" (29. art.) baimenduko dieten neurriak hartzea, horrela bakarkako eta taldeko ahalduntzea bultzatuz.

Azken finean, desgaitasunaren arloko politika publikoen esparru garrantzitsuenek beraien diseinu, gauzatze eta balioztatzean erantzunkizuna duten agintari guztiek eraiki eta elkarbanatutako ikuspuntu inklusibo bat behar dute, horrela Konbentzioak aitortzen dituen desgaitasuna duten pertsonen eskubideetatik bere gauzatze erreal eta eraginkorrera igarotzeko oztopo nagusiena osatzen duten alderdi laguntzaile eta banatzaileak behingoz gaindituz.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika